Cette campagne est terminée, rendez-vous sur la page de Akelarre pour découvrir les projets en cours.

Voir la page

Akelarreko dantzariak Argentinako Euskal Astera gonbidatuak!

par Akelarre

Akelarreko dantzariak Argentinako Euskal Astera gonbidatuak! - Akelarre

Hendaiako Akelarre euskal kultur elkarteko dantzariak 2018ko Argentinako Euskal Astera gonbidatuak izan dira, dantza egin eta irakastera.

[EN FRANÇAIS PLUS BAS]

Akelarre dantza taldeko 30 musikari eta dantzari Argentinara joango gara urri bukaeran, euskal kultura transmititzera, Euskal Etxe batzuk ezagutu, gure dantzak erakutsi eta irakastera. 

Bi urte daramatzagu proiektua finantzatzeko lanean, baina azken bultzada falta zaigu eta izugarri eskertuko genuke bakoitzak eman lezakeen aletxoa.

Ondoko lerroetan aurkituko dituzue proiektuari buruzko azalpen gehiago. Aitzinetik milesker!!!

Proiektuaren nondik norakoak

Hendaiako Akelarre euskal kultur elkarteko dantza taldeko kideak gara. 2015eko abuztuan, Argentinako Mar del Plata hiriko Beti Alai euskal dantza taldea gonbidatu genuen Hendaiara, Euskal Herrian egin zuten birari egonaldi bat gehituz. Argentinako euskal kultura ezagutzea oso aberasgarria izan zen. Jende horrek, milaka kilometrora, gure kultura babestu, biziarazi eta transmititzeko egiten duen lan izugarriaz ohartu ginen. 

Uda horretan, bakoitzak bere dantzak aurkezteaz gain, elkarrekin dantza bat entsaiatu eta plazan dantzatzeko aukera izan genuen. Bertan harreman estuak sortu ziren bi taldeetako kideen artean, eta horiei jarraipena emateko asmoz, 2018ko Argentinako euskal asterako gonbidapena jaso dugu, Mar del Platan izango baita, Denak Bat euskal etxeak antolaturik (Beti Alai taldea euskal etxearen parte da). Argentinako euskal etxeak eta euskaldunak elkartzen dituen jaialdia da hau, urtero ospatzen dena. 2018an azaroaren 5etik 11ra iraganen da. Gure asmoa beraz, bertara dantzatzera joatea da, eta inguruko pare bat euskal etxe ere bisitatzea agerraldiak eta tailerrak eskainiz, La Plata eta Buenos Aires hain zuzen ere.

Zer egingo dugu han?

La Plata eta Buenos Airesen emanaldi bana emango ditugu, eta Mar del Platan hiru. Hendaian hasitako lana orain dantza ikastaroen bidez jarraitu nahi genuke. Horregatik gonbidatu gaituzte aurten Mar Del Platan ospatuko den euskal astera, elkarrekin errepikatu eta egitarauaren barne emanaldi bat eskaintzeko denok elkarrekin.

Ikastaroetarako gehiengoan Lapurdiko dantzak dira aurreikusitakok. Mar Del Platako Beti Alai taldea Hendaian egon zenean, kideak gogoz gelditu ziren ezagutzen ez zituzten dantzak ikasteko. Adibidez, haurrentzako Berako makil dantzak, Abaltzisketakoak, helduentzat Kortesko dantzak, Eltziegokoak edo Irradaka emakume dantza. 

Horrez gain, noski, momentu goxoak partekatzera goaz, bata eta bestearen bizipenak trukatu, elkarrengandik ikasi eta aspaldian ikusi gabeko lagunekin elkartzea.

Eta dirua, zertarako?

Irudika dezakezun moduan, dirua bidaia finantzatzeko da. 30 lagunek, dantzari zein musikari, ikasleak gehiengoan, parte hartuko dugu bidaian. Bi urte daramatzagu dirua lortzeko lanetan: dantza emanaldi, ganbara huste, besta, zozketa, herri bazkari eta abar luze bat antolatu ditugu. Ekimen hauen bidez proiektuaren erdia finantzatzea aurreikusten dugu, baina diru-laguntza publikorik lortu ez dugunez, falta den erdia gure poltsikotik jarri behar dugu.

Ez goaz Argentinara oporretara, Euskal Etxeetan euskal kultura zabaltzera baizik, euskal dantzak erakutsi eta irakastera.

Honengatik guztiagatik, izugarri eskertuko genuke zure laguntzari xumeena ere. Ezin izan baduzu antolatu ditugun ekimenetan parte hartu, orain duzu laguntza emateko aukera! ;-)

Akelarre euskal kultur elkartea

Akelarre, 1974an sortutako elkartea da. Urtero eta urte osoan hainbat ekimen antolatzen ditugu euskaraz : irakurraldi publiko, txotxongilo jaialdi, pailazo emanaldi etab. Herrian ere parte hartze aktiboa dugu, ihauteri edo eguberriko ohiturak bultzatuz, Dantzari Ttiki antolatuz, baita besta ezberdinetako presentziari esker ere, Bixintxoetako fandango txapelketa esaterako. 

Elkartearen zati handia dantza taldea da. Berrogeita hamar haur ingururi urte osoan euskal dantzak irakasten zaizkie eta Euskal Herriko hainbat herrietara ateraldiak egiten dira, baita atzerrira ere. Gazte eta helduen taldeak ere baditugu, hasiberri zein aspaldiko dantzariak izan, urte osoko entsaioak, ateraldiak eta bidaiak egiten dituztenak. Hauen artean hamar truke inguru izan dira Viana Do Casteloko (Portugal) Santa Marta Do Portuzelo taldearekin, bi herrien senidetzeari esker. Horrez gain, Peebles (Eskozia), Sancerre (Frantzia), Portbou (Katalunia), Bretainia (Festival des filets bleus), Saintes (Frantzia) eta alpeetan ere izan gara dantzatzen.

Betteluren fandangoa:

betteluren fandangoa



Kaixarranka dantza:

kaixarranka dantza


Hendaiako ihauteriak:

Hendaiako ihauteriak





---------------------------------------

Le groupe de danse de l’association culturelle basque Akelarre d’Hendaye a été invité à la semaine basque d’Argentine. Un groupe de 30 danseurs et musiciens va donc faire ce voyage afin de connaître des Euskal Etxe, montrer et enseigner nos danses, transmettre la culture basque qui est la nôtre.

Cela fait deux ans que nous travaillons pour pouvoir financer le projet, mais il nous manque un dernier coup de pouce !
Vous trouverez plus de renseignements sur le projet ci-dessous :

Historique du projet

Nous avions reçu, en août 2015, le groupe de danse basque argentin (Mar del Plata) Beti Alai à Hendaye, leur permettant d’avoir un spectacle supplémentaire dans leur tournée au Pays Basque et de visiter le Pays Basque Nord. Cette rencontre avec des basques d’Argentine fût très enrichissante pour tout le monde. On s’est rendu compte des efforts que font ces gens, à des milliers de kilomètres d’ici, pour sauvegarder, transmettre et faire vivre notre culture.

Cet été-là, en plus de présenter chacun son programme, une danse en commun fut présentée en public. Des relations s’étaient créées entre les membres des deux groupes et c’est dans l’idée de pérenniser ces relations que nous avons été invités par le groupe de danse Beti Alai de l’Euskal Etxea de Mar del Plata. Car c’est là-bas que se déroulera « la Semana Vasca », lieu et moment de rencontre de toutes les Euskal Etxe et les basques d’Argentine, du 29 Octobre au 5 Novembre 2018.

Notre intention est donc d’aller à Mar del Plata mais aussi dans deux autres Euskal Etxe, à Buenos Aires et la Plata pour présenter nos spectacles mais aussi pour assumer quelques stages de travail avec les danseurs argentins.

Qu’allons-nous faire ?

Il est prévu un spectacle à Buenos Aires, un autre à la Plata et trois à Mar del Plata. Nous pensons continuer le travail commencé à Hendaye, lors des différents stages organisés. C’est dans cette idée-là que nous avons été invités cette année. Travailler ensemble puis présenter le résultat sur scène ensemble lors des spectacles. 

En ce qui concerne les danses, le répertoire labourdin sera privilégié mais pas seulement. Les danseurs de Beti Alai avaient montré un vif intérêt à apprendre les danses qu’ils ne connaissaient pas. Par exemple, les danses de Bera pour les enfants, celles d’Abaltzisketa, les danses de Kortes, Eltziego et Irradaka pour les femmes. 

Il est bien entendu prévu de passer de bons moments ensemble, partager nos expériences de vie, échanger et renforcer les liens d’amitié.

L’argent, pourquoi ?

L’argent, bien-sûr, c’est pour financer le voyage. Nous sommes un groupe de 30 danseurs et musiciens, majoritairement des étudiants. Cela fait deux ans que nous travaillons pour récolter de l’argent : spectacles, vide-greniers, fêtes, tombola, repas…

Nous prévoyons de financer la moitié du coût total du voyage avec toutes ces actions.

N’ayant reçu aucune subvention publique, l’autre moitié reste à la charge de chaque participant. Nous ne partons pas en vacances, nous visiterons les Euskal Etxe, diffuser la culture basque, montrer et enseigner les danses.

C’est pour toutes ces raisons, que nous faisons appel à vos dons. Nous vous sommes très reconnaissants, quel que soit le montant.

Akelarre, association culturelle basque

Akelarre est une association culturelle basque créée en 1974, qui organise de nombreux événements en langue basque tout au long de l’année : lecture publique, festival de marionnettes, spectacles de clowns etc. Nous prenons également part activement à la vie de la ville en dynamisant les traditions de Noël, carnaval, Dantzari Ttiki etc. et en participant aux diverses fêtes comme aux Bixintxos avec le concours de fandango. 

Le groupe de danse constitue le pôle le plus important de l’association. Nous donnons des cours de danse à une cinquantaine d’enfants durant l’année, faisons des sorties dans différentes villes du Pays Basque ainsi qu’à l’étranger. Nous avons aussi des sections de jeunes et d’adultes, qu’ils soient débutants ou confirmés. Les répétitions ont lieu toute l’année, sorties et voyages compris, dont une dizaine d’échanges avec le groupe de danse de Santa Marta Do Portuzelo, dans le cadre du jumelage entre Viana Do Castelo et Hendaye.  

Festival de marionettes:

Hendaiako ihauteriak

Donner 5 euros

Donner 10 euros

Donner 15 euros

Donner 20 euros

Donner 50 euros

Donner 100 euros

Plateforme de paiement 100% sécurisée

Toutes les informations bancaires pour traiter ce paiement sont totalement sécurisées. Grâce au cryptage SSL de vos données bancaires, vous êtes assurés de la fiabilité de vos transactions sur HelloAsso.

Carte bleue VISA Mastercard SEPA PCI-DSS
G
Gisele Aspirot
22/10/2018
E
Esther Galdos
21/10/2018
g
gilbert dupuy
20/10/2018
Signaler la page